Intxurre Elkarteak eta Alegiako Mendi Asanbladak Irulegiko aztarnategira bisita egingo dute ekainaren 30ean, igandea. Goizeko 9:00etan irtengo da autobusa eta itzulerakoa 16:30ean. Hamaiketakoa eta bazkaria parte hartzaile bakoitzaren kontura izango dira. Izena emateko epea zabalik dago eta Hilario Berri, Jubilatuak, Iskiña eta Errotatxon dauden orrietan eman daiteke.
11:00 - Tortilla patata eta sagardo lehiaketa 17:00 - Bolo eta toka lehiaketa, ume jolasak eta ondoren txokolatada, festei amaiera emateko. Egun osoan zehar trikitilariak
Ekainak 30 igandea. Jubilatuen Eguna: 12:30 Meza 12:30 Bertso saioa: Beñat Zeberio, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña. Gai jartzailea: Amaia Agirre. 14:30 Jubilatuen bazkaria. Bazkalostea Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariek girotua 18:30 Trikitixa eskolaren musika emanaldia 20:00 Erromeria Agurtzane eta Ion Elustondorekin 21:00 Sorginaren igoera
Ekainaren 30ean herriko jubilatuentzat bazkaria izango da eta txartelak ekainaren 10etik 15era erosi ahal izango dira elkartearen egoitzan. 11:15ean hildako bazkideen omenez meza izango da eta 14:00etan bazkaria kultur etxean. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez diren jubilatuek 40 euro.
Erakusketa Hiru tabernan ikusgai egongo da, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12:00etatik aurrera.
Benjaminak eta Alebinak Ekainaren 22tik-30 arte Usabal Kiroldegia
Biblioporrak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzeko helburuarekin jaio zen. Egun, Tolosako ikastetxe guztiek hartzen dute parte. Ekintzari eta ikastetxeen lankidetzari esker, Tolosako haur eta gazte askorengana hurbiltzea lortu dugu eta nabarmen murriztu dira gustuko liburuak aurkitzeko garaian izaten dituzten oztopoak. Urtero, ekainaren hasierarako, bost liburu-zerrenda egiten ditugu: HH, LH1. zikloa, LH2. zikloa, LH3. zikloa eta DBH. Hautaketa oso zabala da: badaude irakurterrazak diren liburuak, zailagoak direnak, modan daudenak, bereziak... Helburua da irakurle-mota guztiek gustuko liburua topatzea eta apurtzea hain zabaldua dagoen uste oker hau: “irakurtzea ez zait gustatzen”. Zerrendak eskola guztietara bidaltzen ditugu, eta, salbuespenak salbuespen, gurasoei banatzen zaizkie eskolako emaitzekin eta txostenekin batera. Gidetan aipatutako liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen ditugu, adinaren eta hizkuntzaren arabera banatuta, erakustoki berezi batzuetan, oporretako interesgune bat sortuz. Orokorrean, haurrek eta gurasoek oso gustukoa dute interesgunea aukeraketa errazten duelako eta liburuak alda daitezkeelako, nahi adina aldiz, gustukoa topatu arte.
Amezketako Udalak, aurten ere nerabeentzako UDAKO ESKAINTZA antolatzea erabaki du. Izena emateko epea EKAINAREN 14-era arte izango da. Informazio gehiago: 688 711 675. Izena eman ahal izateko.
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.