11:00 Bingoa kartekin 17:00 Alaitu abesbatzaren aktuazioa
16:00etatik 19:00ak bitarte ZARATA erakusketa izango da Kultur Etxean. Proiektu honek LGTBIQ+ kolektiboaren inguruan kontzientzia sortzea du helburu eta 40 minutuko ibilbidean zehar kolektiboaren parte izan diren hamar euskal artisten ahotsak entzungo dira.
Partaidetza saio ireki honetan erronka eta proiektu nagusiak identifikatuko dira, aurreko saioan sortutako etorkizunerako Irura horretara hurbiltzeko. Irurako udaletxeko ganbaran. Euskeraz izango da, baina, gaztelerez informazioa jasotzeko bitartekoak jarriko dira. Horretarako Telegram aplikazioa jeitsi beharko da. Zaintza zerbitzua eskainiko da. +16 urte.
Erakusketa Hiru tabernan ikusgai egongo da, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12:00etatik aurrera.