9:00 Irteera ikaztegietako kiroldegitik 11:00 Bi aukera izango dira, 5-6 kilometroko ibilalditxoa Urdaibain zehar ( ibilbide laua) Mundaka eginalditxoa (autobusean joanda) Ondoren, hitzaldia "guggenheim Urdaibai STOP" plataformaren eskutik 14:30 Bazkaria Kamiñoko jatetxean Menua (40€): Asotariko iberikoak eta frijituak Legartza brasan goarnizioarekin Etxeko tarta izozkiarekin Ogia, kriantza ardoa eta kafea Ondoren, arratsalde pasa Gernikan, bakoitzak bere kontura 19:00 ikaztegietara buelta Udaletxean eman behar da izena, orduan egingo da ordainketa 60urtetik gorakoak, ezintasuna duteran joan daitezke, herrikoak ez direnak ahal dute joan baina herrikoak daukate lehentasuna
Ikasturte amaierako festa irueei zahar guraso elkarteak antolatuta
11:00 Zatoz patata tortilla egitera plazara! Amaitzean, partaideek patata tortillak dastatuko dituzte. (LH1etik aurrera). 17:00 Altxorraren bila jolasa, Oin-herri guraso hezitzaileek antolatuta. Euria egiten badu, beste egun batean egingo da. 19:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin. 23:30 Ginger musika taldearen kontzertua plazan. Ondoren, Belako musika taldea.
Dantza eskolakoen emanaldia. 4-16 urte bitarteko 28 dantzari ariko dira, Ixoneren gidaritzapean.
19:00 Elkarretaratzea plazan 19:30 Pintxopotea herrian zehar
San Martingo etxolaren inaugurazioa. Ttiri Gorostidik kudeatuko du etxola.
Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketak nahasmendu obsesibo-konpultsiboarekin (TOC) lehian ari den futbolari profesional baten istorioa du ardatz. Hain zuzen, Realeko jokalari zenean berak bizitako esperientziak ditu oinarri. Aurrean dituen erronkak eta aurreiritziak aztertzen ditu obrak, indar mentala fisika bezain erabakigarria den mundu batean.
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Gazako gatazka du oinarri. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.
Loatzo musika eskolak matrikula epea zabalik izango du maiatzaren 20tik 31ra. Musika eskolaren webgunearen bidez eman beharko dute izena interesatuek. Argibide gehiagorako loatzo@loatzo.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 69 26 19 telefonora deitu daiteke.
Emakume afrikarrak, inspiratzen duten emakumeak. Maiatzaren 27tik 31ra Asteasuko Kultur etxean.