Asteartea, otsailak 27



10:00

TOPIC, begirada bat txotxongiloen munduari

Topic, Tolosa | Erakusketa

TOPIC, begirada bat txotxongiloen munduari Topic

11:00

Lehen sorospenen inguruko tailerra

Alegia | Tailerrak

11:00etan kultur etxean, osasun zentroko erizain batek emango du eta herritar guztiei irekia izango da.

Lehen sorospenen inguruko tailerra

11:00etan kultur etxean, osasun zentroko erizain batek emango du eta herritar guztiei irekia izango da.


17:00

Larrondoko inbertsioei buruzko urteko bilera

Amezketa

Asteartea, otsailak 27 arratsaldeko 17:00etan, Pernando Amezketarra Kultur Etxean.

Larrondoko inbertsioei buruzko urteko bilera

Asteartea, otsailak 27 arratsaldeko 17:00etan, Pernando Amezketarra Kultur Etxean.


18:00

Mahai ingurua: Emakumeen eta feminismoaren memoria espazio publikoetan

Andragora-Tolosaldeko Emakumeen Etxea, Tolosa | Solasaldia

Hirigintza feministak hiri eta herri seguruagoak eta berdinzalegoak sustatzen ditu. Besteak beste, emakumeek eta feminismoak espazio publikoetan (kaleetan, plazetan, parkeetan, ekipamenduetan...) egiten dituzten banakako eta taldeko ekarpenak ikusaraztea eta aitortzea bultzatzen du. Oraingoan, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat udalerritan izandako esperientziak ezagutu eta horiei buruz hausnartuko dugu, baita gure inguruan hasitako urratsak nola jarraitu ere. Hizlariak: Parean Elkartea, Mertxe Tranche Iparraguirre, Zaida Fernandez Perez, Miren Urkijo Aurkezlea: Nekane Artolazabal Izen-ematea: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Mahai ingurua: Emakumeen eta feminismoaren memoria espazio publikoetan Andragora-Tolosaldeko Emakumeen Etxea

Hirigintza feministak hiri eta herri seguruagoak eta berdinzalegoak sustatzen ditu. Besteak beste, emakumeek eta feminismoak espazio publikoetan (kaleetan, plazetan, parkeetan, ekipamenduetan...) egiten dituzten banakako eta taldeko ekarpenak ikusaraztea eta aitortzea bultzatzen du.

Oraingoan, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat udalerritan izandako esperientziak ezagutu eta horiei buruz hausnartuko dugu, baita gure inguruan hasitako urratsak nola jarraitu ere.

Hizlariak: Parean Elkartea, Mertxe Tranche Iparraguirre, Zaida Fernandez Perez, Miren Urkijo

Aurkezlea: Nekane Artolazabal

Izen-ematea: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/


19:00

Euskalia-Tertulia literarioa

Tolosako Kultur Etxea, Tolosa | Solasaldia

Mikel Alverezek idatzitako ‘Euskalia’ eleberria izango da irakurgaia eta Alvarez bera ere izango da saioan. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea. “XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro.Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu. Zientzia Fikziozko kontakizun jostalari, lotsagabe eta zirikatzailea ondu du Mikel Alvarez Sarriegik Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere lehenengo nobela honetan, hango eta hemengo film, telesail eta komiki kuttunei hamaika keinu eginez eta euskal irakurleari irria piztuko dioten beste hainbat erreferentzia eskainiz, dela adarjotze, dela omenaldi.”

Euskalia-Tertulia literarioa Tolosako Kultur Etxea

Mikel Alverezek idatzitako ‘Euskalia’ eleberria izango da irakurgaia eta Alvarez bera ere izango da saioan.

Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.

“XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro.Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu. Zientzia Fikziozko kontakizun jostalari, lotsagabe eta zirikatzailea ondu du Mikel Alvarez Sarriegik Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere lehenengo nobela honetan, hango eta hemengo film, telesail eta komiki kuttunei hamaika keinu eginez eta euskal irakurleari irria piztuko dioten beste hainbat erreferentzia eskainiz, dela adarjotze, dela omenaldi.”


19:00

Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?

Subijana etxea, Amasa-Villabona

Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze prozesuan? Galdera horiei eta tankerako beste batzuei erantzuten die Iñaki Iurrebaso soziolinguistak hitzaldi honetan.

Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? Subijana etxea

Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze prozesuan?

Galdera horiei eta tankerako beste batzuei erantzuten die Iñaki Iurrebaso soziolinguistak hitzaldi honetan.



19:00
21:00

Antzerki tailerra

Txontxon, Ibarra

Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.

Antzerki tailerra Txontxon

Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da.

Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira.

Tailerraren nondik-norakoak:

- Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean

- Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30.

- Otsailak 6, 20 eta 27.

- Martxoak 5, 12 eta 19.



11:30
20:30

Hona bostekoa! Komiki erakusketa

Gurea Antzokia, Amasa-Villabona

Erakusketa: otsailaren 26tik martxoaren 9ra Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30 / Larunbatean 11:30-14:00 Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak Gure basoak izeneko komikia egin du, Udalbiltzaren Geuretik sortuak programaren bidez. Eñaut Amasa-Villabonan bezala, beste lau komikilarik egonaldiak egin dituzte beste lau herritan, eta bost komikiak liburu batean argitaratuko ditu Udalbiltzak. Horien inguruko erakusketa egingo dugu, eta lehenengo egunean Eñaut bera etorriko da komikia erakustera eta aurkeztera.

Hona bostekoa! Komiki erakusketa Gurea Antzokia

Erakusketa: otsailaren 26tik martxoaren 9ra

Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30 / Larunbatean 11:30-14:00

Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak Gure basoak izeneko komikia egin du, Udalbiltzaren Geuretik sortuak programaren bidez. Eñaut Amasa-Villabonan bezala, beste lau komikilarik egonaldiak egin dituzte beste lau herritan, eta bost komikiak liburu batean argitaratuko ditu Udalbiltzak. Horien inguruko erakusketa egingo dugu, eta lehenengo egunean Eñaut bera etorriko da komikia erakustera eta aurkeztera.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»