2024/02/27 - 2024/03/01 11:30

Hona bostekoa! Komiki erakusketa

Hona bostekoa! Komiki erakusketa
Gurea Antzokia, Amasa-Villabona

Erakusketa: otsailaren 26tik martxoaren 9ra

Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30 / Larunbatean 11:30-14:00

Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak Gure basoak izeneko komikia egin du, Udalbiltzaren Geuretik sortuak programaren bidez. Eñaut Amasa-Villabonan bezala, beste lau komikilarik egonaldiak egin dituzte beste lau herritan, eta bost komikiak liburu batean argitaratuko ditu Udalbiltzak. Horien inguruko erakusketa egingo dugu, eta lehenengo egunean Eñaut bera etorriko da komikia erakustera eta aurkeztera.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA