2024/02/27 18:00 - 20:00
SolasaldiaHirigintza feministak hiri eta herri seguruagoak eta berdinzalegoak sustatzen ditu. Besteak beste, emakumeek eta feminismoak espazio publikoetan (kaleetan, plazetan, parkeetan, ekipamenduetan...) egiten dituzten banakako eta taldeko ekarpenak ikusaraztea eta aitortzea bultzatzen du.
Oraingoan, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat udalerritan izandako esperientziak ezagutu eta horiei buruz hausnartuko dugu, baita gure inguruan hasitako urratsak nola jarraitu ere.
Hizlariak: Parean Elkartea, Mertxe Tranche Iparraguirre, Zaida Fernandez Perez, Miren Urkijo
Aurkezlea: Nekane Artolazabal
Izen-ematea: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.