17:30-19:00 Olentzero eta Mari Domingi sortzeko tailerrak Kultur etxean 6-14 urte bitartekoentzat. Irakaslea: Zorione Mendez.
19:00 'Armiarma' antzezlana eskeiniko du Katiuska antzerki taldeak, Ibarrako kultur etxean.
Helduei zuzendutako ipuin kontaketa Plazida Otaño liburutegian. Dorleta Kortazarren Ispiluak.
Liazartzako Kulturaldia. Iñaki Perurenaren eskutik, udal aretoan, Harria. Maitasun istorioa.
Betidanik esan izan da gizon handi baten atzean emakume handi bat dagoela... Pia doktorearen terapiari esker baieztatu dezakegu emakume handi baten atzean beti traba egiten dion gizona dagoela. Lisa Gerardini, Maridomingi edo Ama Birjinia dira Pia doktoreak bere kontsultan tratatu izan dituen emakume handietako batzuk. Bere istorioen bidez, azkenik, gertaeren beste bertsioa ezagutzeko aukera izango dugu, talde-terapia bat eginez, beti ere GUNE SEGURU BATEAN gaudela jakinda.
19:00 Presoen alde elkarretaratzea, plazan 19:30 Pintxopotea herrian zehar
19:30 Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufiaren ARNASA BETEAN dokumental luzearen proiekzioa Alegiako Elizpe zineman.
Azaroako azken ostiralean euskal presoei ezartzen zizkien salbuespenezko neurriak amaitu daitezela eskatzeko elkarretaratzera deitu da herriko plazan.
Golden Apple Quartet taldearen 4 hamarkadetako lanari amaiera emateko bira da eta ikuskizunean denbora horretan ikusleekin partekatutako abestien ibilbide musikala egingo du laukoteak.