2023/11/24 19:00

Bakarrizketa

"Terapia" historiako emakumeen kontakizunak

"Terapia" historiako emakumeen kontakizunak
Kulturgunean, Irura

Betidanik esan izan da gizon handi baten atzean emakume handi bat dagoela... Pia doktorearen terapiari esker baieztatu dezakegu emakume handi baten atzean beti traba egiten dion gizona dagoela.

Lisa Gerardini, Maridomingi edo Ama Birjinia dira Pia doktoreak bere kontsultan tratatu izan dituen emakume handietako batzuk.

Bere istorioen bidez, azkenik, gertaeren beste bertsioa ezagutzeko aukera izango dugu, talde-terapia bat eginez, beti ere GUNE SEGURU BATEAN gaudela jakinda.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA