18:00-18:45 Irurako haurreskolan: "Lurrari bira egitea ahaztu zitzaionekoa" klima-aldaketak eragiten dituen arazoen inguruko emanaldia.
10:00-12:00 Energia jasangarria eta klima-aldaketari buruzko antzararen jolasa eta "Ipar Poloa salbatzera goaz!" joko kooperatiboa San Migel plazan. Lehen-hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua.
Gurpilgunearen eskutik, bizikleten inguruko mekanika tailerra.
8-10 urteko gazteei zuzenduta, panpina eraman etxetik eta hura birziklatuz, papina eraman etxera. Izena Kaori faktorian eman behar da.
Pedalez funtzionatzen duen zinema jasangarria da eta bikote batek bi urteko esperientzia kontatuko du, Afrikako kontinenteko 14 herrialde zeharkatu dituzte bizikletaz Madrildik Madagaskarrera pedalei eragiten dien zinema ekipo bat garraiatuz, kultura eta entretenimendua herri horietara hurbiltzeko helburuarekin.
Matrikulazio epea irailaren 18an zabalduko da eta irailaren 30a izango da azken eguna. Ibarrako kultur etxean egin behar da matrikulazioa, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara Ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatuko dira, eta ikasturtearen amaieran, egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko da kultur etxean.