Asteartea, irailak 26



17:30
19:30

Mekanika tailerra

Trianguloan, Tolosa | Tailerrak

 Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 

Mekanika tailerra Trianguloan

 Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 


19:00
20:00

Tertulia literarioa - Eraikuntzarako Materiala

Tolosako Kultur Etxea, Tolosa | Literatur solasaldia

Irailaren 26an ekingo dio berriz ikasturte berriari. Lehen irakurgaia, Eider Rodriguez idazle errenteriarrak 2021ean argitaratu zuen Eraikuntzarako materiala liburua izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika. Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu. Zaldiak, igerilekua, kaleko jendea, bigarren etxe izandako almazena, sua, azulejuak, soldaduskako eskutitzak, Benicassimeko apartamentua, gasolina, landareak. Aita baten puskak bildu ditu Eider Rodriguezek bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako gainbeheran murgildu, eta, izendatu ezin direnen aurrean, eremu laiotz bat argitu.

Tertulia literarioa - Eraikuntzarako Materiala Tolosako Kultur Etxea

Irailaren 26an ekingo dio berriz ikasturte berriari. Lehen irakurgaia, Eider Rodriguez idazle errenteriarrak 2021ean argitaratu zuen Eraikuntzarako materiala liburua izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika.

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu. Zaldiak, igerilekua, kaleko jendea, bigarren etxe izandako almazena, sua, azulejuak, soldaduskako eskutitzak, Benicassimeko apartamentua, gasolina, landareak. Aita baten puskak bildu ditu Eider Rodriguezek bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako gainbeheran murgildu, eta, izendatu ezin direnen aurrean, eremu laiotz bat argitu.


10:30

Ibarrako kutur lantegietan matrikulazioa

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Matrikulazio epea irailaren 18an zabalduko da eta irailaren 30a izango da azken eguna. Ibarrako kultur etxean egin behar da matrikulazioa, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara Ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatuko dira, eta ikasturtearen amaieran, egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko da kultur etxean.

Ibarrako kutur lantegietan matrikulazioa Ibarrako kultur etxea

Matrikulazio epea irailaren 18an zabalduko da eta irailaren 30a izango da azken eguna.

Ibarrako kultur etxean egin behar da matrikulazioa, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara

Ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatuko dira, eta ikasturtearen amaieran, egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko da kultur etxean.