Energia berriztagarriak zure etxean... posible da! Hitzaldi-tailerra. Aurrez izena ematea beharrezkoa da: 605757687 edo argitu@gipuzkoa.eus -era idatzi.
Zine Foruma: Jatorrizko bertsioa - Azpitituluak gazteleraz BURU BIHOTZEZ elkartea BONUA 2022 - Frantzia - 112 min Zuzendaritza: Mia Hansen´leve Zortzi urteko alaba duen emakume bat aitarekin bizi da, gaixotasun neurodegeneratiboa baitu. Adineko etxe egoki bat lortzeko borrokan ari den bitartean, lagun batekin topo egingo du eta abentura bat hasiko du... nahiz eta harreman batean egon Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan
Mugikortasun jasangarria abiapuntu izanda, goizeko 8:40ean plazatik abiatuko da eskolara (irakasle, guraso eta ikasle) bizikleta, patinete eta oinez.
Matrikulazio epea irailaren 18an zabalduko da eta irailaren 30a izango da azken eguna. Ibarrako kultur etxean egin behar da matrikulazioa, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara Ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatuko dira, eta ikasturtearen amaieran, egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko da kultur etxean.