06:30etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri 11:30etan eskulanak haur eta gaztetxoentzat 14:30ak aldera, oilasko biltzaileen dantzaldia 17:00etan Haur eta gazteen pasaka partiduak zimiterioan 18:30etan Elektrotxufla elektrotxaranga plazan 20:00etan jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Urkamendi guraso elkarteak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian 20:15ean eklipsea ikusteko hitzordua nahi duenarentzat 21:00etan Herri afaria plazan Ondoren, erromeria Olgetan taldearekin
06:30 - Oilasko biltzea11:30 - Eskulanak haur eta gaztetxoentzat14:30 - Oilasko biltzaileen dantzaldia17:30 - Pasaka pilota partidak 18:30 - Elektrotxufla elektrotxaranga20:00 - Jaien hasierako suziria20:15 - Eklipsea21:00 - Herri afaria00:00 - Olgetan erromeri taldea
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Asteasuko Azoka Berezia irailaren 27an egingo da, eta azokan postua jarri nahi dutenentzako izen-ematea zabalik dago. Deialdia Asteasutik kanpoko ekoizleentzat eta artisauentzat ere zabalik dago. Interesa dutenek irailaren 2a baino lehen eman beharko dute izena. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, kultura@asteasu.eus helbidera idatzi edo 626 235 884 telefono zenbakira deitu daiteke
Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxea eta liburutegiak oporrak izango dituzte datozen asteetan. Bi zerbitzuek uztailaren 30ean izango dute azken lan eguna eta kultur etxearen kasuan, irailaren 1ean irekiko dituzte ateak eta liburutegiak berriz, abuztuaren 24tik aurrera eskainiko du zerbitzua. Horrenbestean, liburutegiko erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie uztailaren 30a izango dutela uda parterako liburuak hartzeko azken eguna. Beraz: KULTUR ETXEA Azken lan eguna: uztailak 30. Irekitze eguna: irailak 1 LIBURUTEGIA Azken lan eguna: uztailak 30 Irekitze eguna: abuztuak 24. Gimnasioko bazkideek txartelekin sartu ahal izango dute.