Klabelin Komik taldeak kontzertu bat eskainiko du datorren ostiralean, uztailak 18, Alegiako festen barruan 00:00etan plazan. Taldea 70eko hamarkada amaieran sortu zen Gipuzkoa, Imanol Larzabal kantariaren musikari laguntzaile talde modura. Taldekideak Karlos eta Santi Jimenez anaiak teklatuan eta bajuan, Pedro San Martin kitarran eta Mitxel Longaron bateria tolosarra ziren.
Uztailak 18. Ur Mugaren geldialdia (Lizarrausti-Altzo; Altzo-Albiasu): kultur ekitaldia. Tokia: Zehaztu gabe.
Promesa mailan: Cestau - Murua Elite mailan: Astiz - Etxaniz
Ertza konpainiak emanaldi bat eskainiko du uztailaren 18an, ostirala, Alegiako jaien barruan. 18:30etik aurrera ‘UN’WE’ ikuskizunaren aurrestreinaldia izango da plazan eta emanaldi berean ‘Otempodiz’ ikuskizuna ere eskainiko dute. Koreografia Asier Zabaletarena da eta Fenias Nhumaio eta Deissane Machava dantzariek interpretatuko dute, musika anitzarekin.
Aurten ere erasoen aurkako protokoloa martxan izango da jaietan. Txoznagunea izango da puntu morearen kokagunea eta norbaitek arazoren bat balu, 606 797 135 telefonora deitu dezake eta ordubeteko tartean puntu moreko arduradun batek etxera lagunduko dio.
Ikastaroak 2026ko ekainaren 19an amaituko dira. Taldekide koputu minimoa egongo ez balitz, bertan behera geratuko litzateke ikastaroren bat. Herritar bakoitzak ikastaro bakoitzeko izen-emate orri bat bete beharko du. Ikastaroetan izena ematen duenak ikasturte osoa ordaintzeko konpromisoa hartzen du, baldin eta mediku agiririk aurkezten ez badu. Ikastaroen jai egutegiak eskolakoarekin bat egingo du: Eguberriak, Aste Santuak... Izena emateko epea uztailaren 18an amaituko da.
Tikeak salgai daude abuztuaren 18ra arte, Danon Txokoan eta Zubiaurren, 10 euroren truke. 2011-2016 bitarean jaio direnentzat.
Irailaren 28an egingo da XVIII. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Bertan postua jartzeko interesa dutenek zabalik dute izena emateko epea eta uztailaren 30a izango da azken eguna. Horretarako, udal webguneko lehen orrian edo Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioan eman beharko da izena.