2025/07/18 18:30 - 22:00
Ertza konpainiak emanaldi bat eskainiko du uztailaren 18an, ostirala, Alegiako jaien barruan. 18:30etik aurrera ‘UN’WE’ ikuskizunaren aurrestreinaldia izango da plazan eta emanaldi berean ‘Otempodiz’ ikuskizuna ere eskainiko dute. Koreografia Asier Zabaletarena da eta Fenias Nhumaio eta Deissane Machava dantzariek interpretatuko dute, musika anitzarekin.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.