Abenduaren 17an, asteartea, elikagaien higiene eta manipulaziorako beharrezkoa den karneta lortzeko ikastaroa eskainiko da Fraisoro eskolan. 15:00etatik 19:00etara izango da eta Elkolabeko Naiara Gurrutxagak gidatuko du. Interesatuek fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera idatzita edo 943 69 21 62 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena edo argibide gehiago jaso ditzakete. Ikastaroan parte hartzen dutenek elikagaien manipulaziorako beharrezkoa den karneta lortuko dute. 40 euroko kostua izango du.
17:00 Bizi Nahi jubilatuen elkartean. OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du. Abenduaren 13a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea.
Ni ez naiz Mikel Laboa albuma, Oihana Iguaranek gidatuta.
Arlo eta iraupen ezberdinekoak izango dira eta KZ Gunearen webgunean eman daiteke izena.