2024/12/17 15:00:00
Abenduaren 17an, asteartea, elikagaien higiene eta manipulaziorako beharrezkoa den karneta lortzeko ikastaroa eskainiko da Fraisoro eskolan. 15:00etatik 19:00etara izango da eta Elkolabeko Naiara Gurrutxagak gidatuko du. Interesatuek fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera idatzita edo 943 69 21 62 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena edo argibide gehiago jaso ditzakete. Ikastaroan parte hartzen dutenek elikagaien manipulaziorako beharrezkoa den karneta lortuko dute. 40 euroko kostua izango du.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.