11:00 XXVI. Azoka Eguna: XXXIII. Gazta Lehiaketa, V. Sagar Tarta Lehiaketa, XXVI. Postu Lehiaketa, XVII. Animalia Erakusketa, XXVI. Ardi, Ahari eta Bildots Lehiaketa eta XXVI. Argazki Rally Erakusketa. 13:30 Sari banaketa 18:00 Talo-jana Zubietako talogileen eskutik eta sagar tarta dastaketa, freskagarri ardo eta sagardoak lagunduta. Tartean, erromeria.
Lehiaketaren amaiera saioa eta sari banaketa.
XXVI. Postu Lehiaketa: Herriko eta herritarren produktuez osatutako postuek bakarrik hartuko dute parte lehiaketan. Sari bakarra egongo da. Postu eskaera urriaren 15 baino lehen egin behar da (943683000era deituz edo kultura@berastegi.eus -era idatziz). XXXIII. Gazta Lehiaketa: Parte hartu nahi duten guztiek azaroaren 3an 10:00etan aurkeztu beharko dute norbere etxeko ardi-esnearekin egindako gazta. Izen-ematea eta ordainketa unean bertan egingo dira. V. Sagar Tarta Lehiaketa: Norberak eta norbere erara egindako sagar tarta azaroaren 3an 11:00etan aurkeztu beharko da azoka lekuan. Izen ematea unean bertan egingo da. XVIII. Animali Erakusketa: Edozein mota eta tamainako animaliak aurkez daitezke. XXVI. Bildots, ardi eta ahari lehiaketa: Herriko edozein artzainek parte har lezake. Bakoitzak ardi, ahari eta bildots bana aurkeztu beharko ditu. Hiru sari bereiztu emango dira.