2024/11/03 11:00
XXVI. Postu Lehiaketa: Herriko eta herritarren produktuez osatutako postuek bakarrik hartuko dute parte lehiaketan. Sari bakarra egongo da. Postu eskaera urriaren 15 baino lehen egin behar da (943683000era deituz edo kultura@berastegi.eus -era idatziz).
XXXIII. Gazta Lehiaketa: Parte hartu nahi duten guztiek azaroaren 3an 10:00etan aurkeztu beharko dute norbere etxeko ardi-esnearekin egindako gazta. Izen-ematea eta ordainketa unean bertan egingo dira.
V. Sagar Tarta Lehiaketa: Norberak eta norbere erara egindako sagar tarta azaroaren 3an 11:00etan aurkeztu beharko da azoka lekuan. Izen ematea unean bertan egingo da.
XVIII. Animali Erakusketa: Edozein mota eta tamainako animaliak aurkez daitezke.
XXVI. Bildots, ardi eta ahari lehiaketa: Herriko edozein artzainek parte har lezake. Bakoitzak ardi, ahari eta bildots bana aurkeztu beharko ditu. Hiru sari bereiztu emango dira.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.