09:00. Herriko musikariek alaituriko DIANA. 10:00-12:00. Haurrentzako TAILERRAK Txintxarri Gaztelekuaren eskutik eskolako patioan. 12:15. ERRIMAK BI OINETAN emanaldia plazan Haatik Dantza Konpainiaren eskutik. 17:30. Haurrentzako toka txapelketa plazan. Ondoren merienda banatuko da. 18:30. Herritarren arteko TOKA TXAPELKETA plazan. 19:30. Joxe Mendizabalekin ERROMERIA. 21:00. ZAHAGIARDOA plazan. 22:00. SUTARRI dantza taldearen emanaldia plazan. Ondoren, DANTZALDIA Joxe Mendizabalen eskutik. 00:00. Txintxarria eta jaiak agurtuko ditugu.
19:00-21:00 Zubiaurreko terrazan. Salneurria: 28 euro (40 euro epez kanpo).
Aurreko urteetan egin den bezala, etxera taldean joateko hitzorduak izango dira uztailaren 10etik 16ra. Orendaingo bidegurutzea izango da elkargunea eta hauek dira ordutegiak: -Uztailak 10, asteazken gaua: 02:00 // 04:00. -Uztailak 11, ostegun gaua: 02:00. -Uztailak 12, ostiral gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00. -Uztailak 13, larunbat gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00. -Uztailak 14, igande gaua: 03:00. -Uztailak 15, astelehen gaua: 01:00. -Uztailak 16, astearte gaua: 01:00.
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.
Alegiako jaietan autobusen geralekuen aldaketa aipatu behar da. Uztailaren 12an, ostirala, 18:00etatik aurrera eta jaiak amaitu bitartean, eskualde mailako lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra. Uztailaren 17an, asteazkena, zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du.