16:00. Umeentzako merienda, futbolin eta pinpon. 16:30. Adin guztientzako zirku tailerra, Zurrumurru zirku teatro. 18:30. Kontzertu akustikoa. Ilargi, Etzandak antolatuta. 21:00. Zahagiardoa. 22:30. Zentzu okerra eta Hauek taldeen kontzertua.
Amezketako Udalak, aurten ere nerabeentzako UDAKO ESKAINTZA antolatzea erabaki du. Izena emateko epea EKAINAREN 14-era arte izango da. Informazio gehiago: 688 711 675. Izena eman ahal izateko.
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.
Aurreko urteetan egin den bezala, etxera taldean joateko hitzorduak izango dira uztailaren 10etik 16ra. Orendaingo bidegurutzea izango da elkargunea eta hauek dira ordutegiak: -Uztailak 10, asteazken gaua: 02:00 // 04:00. -Uztailak 11, ostegun gaua: 02:00. -Uztailak 12, ostiral gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00. -Uztailak 13, larunbat gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00. -Uztailak 14, igande gaua: 03:00. -Uztailak 15, astelehen gaua: 01:00. -Uztailak 16, astearte gaua: 01:00.
Alegiako festetako kamisetak eskatu zituztenek gaur arratsaldetik aurrera jaso ahal izango dituzte kultur etxean. Gaur 15:00etatik aurrera eta bihar 10:00-13:00 eta 15:00-21:00 ordutegian jaso ahal izango dira.