Anoetako Udalak eta Adi eta So! Mahaiak gaitzespen irmoa azaldu nahi dugu gure herritar batek Bilbon jasan duen eraso homofoboaren aurka, eta gure laguntza eta babes osoa eskaini nahi dizkiogu erasoa jasan duen herritarrari eta bere ingurukoei. Informazio eta baliabide guztiak jarri ditugu bere esku, baita egoerari aurre egiteko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere.Gure herrian bizi garen pertsona guztiok eskubide guztien jabe gara eta hori bermatzeko ahaleginean ez dugu atsedenik hartuko. Guztion artean bilatu behar diogu irtenbidea gure elkarbizitzaren oinarriak auzitan jartzen dituen arazo sozial larri honi.Horrenbestez, Anoetako Udalak eta Adi eta So! Mahaiak elkarretaratze deialdia egiten dugu UZTAILAREN 2an, 19:00 etan HERRIKO PLAZAN. Herritar guztiei elkarretaratze horretan parte hartzera deitzen diegu, indarkeria homofoboaren aurka agertzera eta erasotuari babesa adieraztera.
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.
Erakusketa Hiru tabernan ikusgai egongo da, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12:00etatik aurrera.