2024/07/02 19:00:00

Elkarretaratzea

Elkarretaratzea

Elkarretaratzea
Anoeta

Anoetako Udalak eta Adi eta So! Mahaiak gaitzespen irmoa azaldu nahi dugu gure herritar batek Bilbon jasan duen eraso homofoboaren aurka, eta gure laguntza eta babes osoa eskaini nahi dizkiogu erasoa jasan duen herritarrari eta bere ingurukoei.

Informazio eta baliabide guztiak jarri ditugu bere esku, baita egoerari aurre egiteko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere.
Gure herrian bizi garen pertsona guztiok eskubide guztien jabe gara eta hori bermatzeko ahaleginean ez dugu atsedenik hartuko. Guztion artean bilatu behar diogu irtenbidea gure elkarbizitzaren oinarriak auzitan jartzen dituen arazo sozial larri honi.
Horrenbestez, Anoetako Udalak eta Adi eta So! Mahaiak elkarretaratze deialdia egiten dugu

UZTAILAREN 2an, 19:00 etan HERRIKO PLAZAN.

Herritar guztiei elkarretaratze horretan parte hartzera deitzen diegu, indarkeria homofoboaren aurka agertzera eta erasotuari babesa adieraztera. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA