07:00 Zinegotziei deia, Udal Txistulari Bandaren eskutik. 08:30 Diana, Alde Zaharreko kaleetan zehar, Udal Musika Bandaren eskutik. (Gorritik plazatik abiatuta) 08:45 Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik. (Udaletxetik abiatuta) 09:00 Diana, Tolosako Duntzaineroen eskutik. (Udaletxetik abiatuta) 09:30 Eskopetariak eta Udal Musika Banda bilduko dira. Diana eta desfilea. Ondoren San Joan Alardea , Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez. (Plaza Zaharra) 10:00 Meza Nagusia, Santa Maria kaperaren parte hartzearekin. (Andre Maria parrokia) Ondoren Prozesioa. Amaitu ondoren, eskopetarikonpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, Bertan azken deskargak egiteko. (Andra Maria Plazatik) 13:00 Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eta Udal Musika Bandaren kontzertua. 16:40 Udalbatza, Udal Txistulari Banda, Bordondantzari eta eskopetariek ohiko ibilbidea egingo dute: Andre Maria 16:45, Arramele 17:30, Triangulo eta Zumardiaundia. (Plaza Zaharretik) 20:00 eta 23:30 Kalean txaranga. (Kalez kale) 23:00 Suak: Vulcano piroteknia. (Zumarditxikia) 23:30 Kontzertua: Joxe Mendizabal. (Lopez Mendizabal plaza) 23:30 Erromeria: Muxutruk. (Plaza Berria)
Ekainak 24, astelehena: -09:00 Diana -12:00 Meza eta ondoren hamaiketakoa -17:00 Herriko gazteen arteko pilota partidak -19:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Amaia Agirre. -21:00 Andoni Ollokiegi
11:00 - Meza Nagusia. Ondoren - Jubilatuen hamaiketakoa. Bitartean - Triki poteoa herriko gazteen eskutik. 12:30 - Aitor toka txapelketa. Bitartean - Txakolin dastaketa, pikatzeko pintxoekin. 18:45 - tu Tum Platz monologoa. Festei bukaera emateko, afari herrikoia.
Izen-emate epea: Ekainaren 12tik 21era Alkartasuna tabernan (15€) Parte hartzeko baldintzak: Anoetan erroldaturik egotea. Jubilatu edo pentsioduna izatea. 65 urtetik gorakoa izatea (hauek barne). Oharrak: Ezkonkideak ere joan daitezke. Aurretik aipatutako baldintzak ez bete arren, lehen joaten zen norbait alargun gelditu bada, eskaera onartuko zaio. Aurten 85 urte betezen dutenek doan.
Biblioporrak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzeko helburuarekin jaio zen. Egun, Tolosako ikastetxe guztiek hartzen dute parte. Ekintzari eta ikastetxeen lankidetzari esker, Tolosako haur eta gazte askorengana hurbiltzea lortu dugu eta nabarmen murriztu dira gustuko liburuak aurkitzeko garaian izaten dituzten oztopoak. Urtero, ekainaren hasierarako, bost liburu-zerrenda egiten ditugu: HH, LH1. zikloa, LH2. zikloa, LH3. zikloa eta DBH. Hautaketa oso zabala da: badaude irakurterrazak diren liburuak, zailagoak direnak, modan daudenak, bereziak... Helburua da irakurle-mota guztiek gustuko liburua topatzea eta apurtzea hain zabaldua dagoen uste oker hau: “irakurtzea ez zait gustatzen”. Zerrendak eskola guztietara bidaltzen ditugu, eta, salbuespenak salbuespen, gurasoei banatzen zaizkie eskolako emaitzekin eta txostenekin batera. Gidetan aipatutako liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen ditugu, adinaren eta hizkuntzaren arabera banatuta, erakustoki berezi batzuetan, oporretako interesgune bat sortuz. Orokorrean, haurrek eta gurasoek oso gustukoa dute interesgunea aukeraketa errazten duelako eta liburuak alda daitezkeelako, nahi adina aldiz, gustukoa topatu arte.
Benjaminak eta Alebinak Ekainaren 22tik-30 arte Usabal Kiroldegia
Erakusketa Hiru tabernan ikusgai egongo da, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12:00etatik aurrera.