11:00 Nagusilaneko kontzertua17:00 Txokolatada musikarekin, 90 urte bete dituzten egoilarrei omenaldia eta langile erretiratuei omenaldia
Herritar laguntza sarea antolatzeko bilera ekainaren 11n 17:00etan Kultur Etxean.
Fraisoro Eskolak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile karneta berritzeko ikastaro presentziala eskainiko du ekainaren 10ean eta 12an. 15:00retatik aurrera izango da eta gazteleraz eskainiko da. Informazioa: 943 69 21 62 edo fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera idatzita. Ikastaroak 40 euroko prezioa izango du.
KZ Guneak Android sistema erabiltzen duten gailuei buruzko ikastaro bat eskainiko du. Ekainaren 3tik 11ra izango da, dohainik, 16:00etatik 18:00etara KZ Gunean bertan, kultur etxean.
Erakusketa Hiru tabernan ikusgai egongo da, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12:00etatik aurrera.