Intxurre pelota eskoak esku babesak jartzen ikasteko ikastaro bat eskainiko du ekainaren 7an, 17:00etan Ikaztegietan. Alebin eta infantil mailetako pilotariei zuzendua da eta doakoa izango da. Interesatuek ekainaren 4a baino lehen eman beharko dute izena udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzita.
Subijana etxea, gaur egun Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak erabiltzen duen eraikina, oihal fabrika izan zen pasa den mendean; bertan lan egindakoak eta egiten dutenak batuko dira ekimen honen inguruan. Subijana eraikinean bisita gidatua, 17:00etan17:00etan Subijana etxean bisita gidatua egingo da. Oihal fabrika zaharraren berri emango du Fanny Alonsok, eta bertan lanean aritutako emakume adinekoak gonbidatuko dira bereziki, elkarrizketan aritzera. Eta egun, Subijanan Bertsozale Elkarteak egiten duen lana azalduko dugu Elkarteko kideok. “Emakumeen haria” muralaren inaugurazioa, 18:00etanIzaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok horma-irudian islatu dutena azalduko dute. Maialen Lujanbioren bertsoa ere plazaratuko da ekitaldian. Oihal fabrikari eta garaiko emakume bertsolariei eskainitako bertso saioaBertso saio tematikoak aukera emango digu 1880-1960 urte bitarteko Subijana oihal fabrikaren barrura sartzeko, baita garaian Villabona inguruan bertsolaritzak zuen indarraz jabetu eta fabrikako bat-bateko bertsoaldiak bizitzeko ere, historiako emakume bertsolarien berri ikasiz. Bertsolaritzaren memoria berreskuratzea ere badu helburu bertso saioak.
Naturaren Doinuak Desio 18:00 ingurazioa: desioen zuhaitza 18:30 Aria Musika taldea Jarraian (19:45), Kittu musika taldea
Dokumentala eta mahai inguruan euskaraz izango dira.Mahai inguruko partaideak: Eneko Agirre biologoa, Inma Mugertza hidrogeologoa eta Maddi Agirre arkeologia ikaslea.Dohain. Sarrerak: www.topic.eus webgunean edo leihatilan bertan.Salubitako iturburuaren ur emaria Tolosako lurretan kokatzen da eta Bidania-Goiatz eta Albiztur inguruko akuiferoak elikatzen du, Gipuzkoako akuiferorik handienak. Dokumentalak ur sistema guzti hau ulertzea du helburu eta aldi berean ekosistema hau babesteak duen garrantzia azaltzea. Eremu karstikoan bizi gara eta lur azalean begi-bistakoa ez izan arren kobazulo, sima, dolina eta sarbide guzti hauek egitura konplexu eta interesgarri bakarra osatzen dute. Dokumentalaren gidoia Inma Mugertza hidrogeoloak garatu du, doktoradutza ingurune honetan egindako ikerketetan oinarritu zen eta beste inork ez bezala ezagutzen eta azaltzen du. Grabaketak eta edizio lanak Axier Imazek, Lurpea garbiko kolaboratzaileak, egin ditu elkarteko espeleologoen laguntzarekin.
Sutarri dantza taldearen emanaldia ekainaren 7an 22:00etan Elorri pilotalekuan.
22:00etan Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du ostiralean Elorri pilotalekuan. Sarrera doan.
Vivora, Ternura eta Calathea talden kontzertuak izango dira. Sarrerak aurrez 5 euro balioko du, bertan 8.
KZ Guneak Android sistema erabiltzen duten gailuei buruzko ikastaro bat eskainiko du. Ekainaren 3tik 11ra izango da, dohainik, 16:00etatik 18:00etara KZ Gunean bertan, kultur etxean.
Erakusketa Hiru tabernan ikusgai egongo da, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12:00etatik aurrera.