2024/06/07 17:00

Emakumeen haria

Emakumeen haria
Subijana etxea, Amasa-Villabona

Subijana etxea, gaur egun Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak erabiltzen duen eraikina, oihal fabrika izan zen pasa den mendean; bertan lan egindakoak eta egiten dutenak batuko dira ekimen honen inguruan. 

Subijana eraikinean bisita gidatua, 17:00etan
17:00etan Subijana etxean bisita gidatua egingo da. Oihal fabrika zaharraren berri emango du Fanny Alonsok, eta bertan lanean aritutako emakume adinekoak gonbidatuko dira bereziki, elkarrizketan aritzera. Eta egun, Subijanan Bertsozale Elkarteak egiten duen lana azalduko dugu Elkarteko kideok.

“Emakumeen haria” muralaren inaugurazioa, 18:00etan
Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok horma-irudian islatu dutena azalduko dute. Maialen Lujanbioren bertsoa ere plazaratuko da ekitaldian.

Oihal fabrikari eta garaiko emakume bertsolariei eskainitako bertso saioa
Bertso saio tematikoak aukera emango digu 1880-1960 urte bitarteko Subijana oihal fabrikaren barrura sartzeko, baita garaian Villabona inguruan bertsolaritzak zuen indarraz jabetu eta fabrikako bat-bateko bertsoaldiak bizitzeko ere, historiako emakume bertsolarien berri ikasiz. Bertsolaritzaren memoria berreskuratzea ere badu helburu bertso saioak.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean