18:30ean ‘Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu’ hitzaldia kultur etxean Ortzadar elkartearen eskutik.
Artistak: Uxue Lasa Ameztoy, Angel Navas, Jon Iñaki Ormazabal, Ramón Balerdi, Elena Arrese, Paz Trequil, Kristoren Gorputza, David Ugowe, Cuichán, Arantza Orbegozo, idoia Elosegi, Arantxa Munita eta Héctor Luna.
IZENA EMATEKO: biodibertsitategunea@gmail.com
18:00 Udaberrian Orendainen egingo ditugun ekitaldi kulturalak antolatzeko, koordinatzeko eta proposamenak jasotzeko gune irekia, udaletxean.
Martxoaren 13an eskainiko den bullyingaren inguruko hitzaldian parte hartzeko izena emateko epea otsailaren 26an zabalduko da. Kultur etxean edo webgune honen bidez eman behar da izena eta martxoaren 6a izango da azken eguna.
Zizukilgo Atxulondo kultur etxean eskainiko da gazteen emantzipaziorako laguntzei buruzko hitzaldia.
2023, Australia, 104min Zuzendaria: Michael Dillon Ozeano Australaren sakonean, Australia eta Afrika arteko erdibidean, 2700 metroko altuera gainditzen duen sumendi elurtua balea zuri handi bat balitz bezala azaleratzen da itsasotik. Mendi handi horren haserreak atzera eginarazi zion hura eskalatzen saiatu zen lehen taldeari. Hala ere, berriro ekin zioten, saiakera bat egiteko bidean munduko itsasorik zakarrenetan zehar nabigatuz, oraingoan Bill Tilman patroi ospetsuak gidatuta. Bi espedizioen istorio aparta da hau, bizi izan zituztenek kontatua, eta horietako batek istorioa kantuz ere kontatzen du, abentura epiko honi dagokion bezala.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Gaur zabaldu da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Lau modutara eman daiteke izena: -Lotura honetan. -Telefonoz: 943 81 66 99 -Posta elektronikoa: administrazioa@uema.eus -Telegram edo Whatsapp: 608 66 81 55
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.