Asteartea, martxoak 12



17:00

Ipuin kontaketa

Alegia

17:00etan Maider Galarza eta Carolina Rueda (Kolonbia) liburutegian.  

Ipuin kontaketa

17:00etan Maider Galarza eta Carolina Rueda (Kolonbia) liburutegian.

 


19:30

Mendi Tour 2024 - Chimborazo

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

2022, Espainia, 7min Zuzendaria: Keila Cepeda Chimborazoko izotz-biltzaile edo hieleroek, beren herria hornitzeko izotza apur bat txikitzearen ordainetan, ehunka urtez jasan dute Ekuadorko Andeetako sumendi horren zakartasuna. Gaur egun, desagertzeko zorian dagoen lanbidea da, Baltazar Ushca da horretan aritzen den azkena. Zahartu den arren, egunero oinez osatzen du, ordu luzez, Chimborazo sumendiaren glaziarrerainoko bidea, handik izotz bloke handiak ateratzeko, eta hiri hurbilenean saltzeko.

Mendi Tour 2024 - Chimborazo Leidor Aretoa

2022, Espainia, 7min

Zuzendaria: Keila Cepeda

Chimborazoko izotz-biltzaile edo hieleroek, beren herria hornitzeko izotza apur bat txikitzearen ordainetan, ehunka urtez jasan dute Ekuadorko Andeetako sumendi horren zakartasuna. Gaur egun, desagertzeko zorian dagoen lanbidea da, Baltazar Ushca da horretan aritzen den azkena. Zahartu den arren, egunero oinez osatzen du, ordu luzez, Chimborazo sumendiaren glaziarrerainoko bidea, handik izotz bloke handiak ateratzeko, eta hiri hurbilenean saltzeko.


19:30

Mendi Tour 2024 - Elevated

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

2022, EEBB, 15min Zuzendaria: Palmer Morse Eskalatzaileentzat ezinbestekoa izan ohi da modu eraginkorrean komunikatzea. Kontzentrazioa, dedikazioa eta beldurra gainditzea eskatzen duen jarduera da. Sonya Wilson eskalatzaile gorrarentzat, komunikazioak eta komunitateak berebiziko garrantzia dute. Elkarrizketarik gabeko filma da, Sonyak emakume gor gisa, eta naturan eginiko jardueren defendatzaile gisa, duen esperientziarekin bat egiten duena. Gorren komunitatearen eta naturan egiten diren jarduerak jomuga dituen industriaren arteko etena ixteko borrokan ari da.

Mendi Tour 2024 - Elevated Leidor Aretoa

2022, EEBB, 15min

Zuzendaria: Palmer Morse

Eskalatzaileentzat ezinbestekoa izan ohi da modu eraginkorrean komunikatzea. Kontzentrazioa, dedikazioa eta beldurra gainditzea eskatzen duen jarduera da. Sonya Wilson eskalatzaile gorrarentzat, komunikazioak eta komunitateak berebiziko garrantzia dute. Elkarrizketarik gabeko filma da, Sonyak emakume gor gisa, eta naturan eginiko jardueren defendatzaile gisa, duen esperientziarekin bat egiten duena. Gorren komunitatearen eta naturan egiten diren jarduerak jomuga dituen industriaren arteko etena ixteko borrokan ari da.


19:30

Mendi Tour 2024 - Rope

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

2023, Japonia, 29min Zuzendaria: Moe Wada Kazuya Hiraidek Urrezko Pioleta hirutan irabazi du, Kamet, Shispare eta Rakaposhi mendietan zabaldutako bide berrien aitortza gisa. Duela 20 urte Tirich Mirreko ipar isurialdean (7708 m, Hindu Kush, Pakistan) ibilbide eder bat begiz jo zuen. 2022 urte amaieran, Kenro Nakajimari proposatu zion hura elkarrekin eskalatzea. Nakajima bere soka-laguna izan da 2016tik. Bi alpinistek oxigeno artifizialik eta euskarri handirik gabe ekingo diote igoerari, inork ez du ibilbide hori lehenago eskalatu, eta ez dakite zein arriskuri aurre egin beharko dioten. 6 egun eta 6 gau borrokan aritu ostean, Tirich Mir gailurrera iristea lortuko dute.

Mendi Tour 2024 - Rope Leidor Aretoa

2023, Japonia, 29min

Zuzendaria: Moe Wada

Kazuya Hiraidek Urrezko Pioleta hirutan irabazi du, Kamet, Shispare eta Rakaposhi mendietan zabaldutako bide berrien aitortza gisa. Duela 20 urte Tirich Mirreko ipar isurialdean (7708 m, Hindu Kush, Pakistan) ibilbide eder bat begiz jo zuen. 2022 urte amaieran, Kenro Nakajimari proposatu zion hura elkarrekin eskalatzea. Nakajima bere soka-laguna izan da 2016tik. Bi alpinistek oxigeno artifizialik eta euskarri handirik gabe ekingo diote igoerari, inork ez du ibilbide hori lehenago eskalatu, eta ez dakite zein arriskuri aurre egin beharko dioten. 6 egun eta 6 gau borrokan aritu ostean, Tirich Mir gailurrera iristea lortuko dute.


19:30

Mendi Tour 2024 - Captains on El Cap

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

2023, Frantzia, 54min Zuzendaria: Brian Mathé & Morgan Monchaud Seb Berthe-ren ametsa “The Dawn Wall” eskalatzea da, munduko biderik zailena, eta Belgikatik Estatu Batuetara, El Capitán-era, iristeko, ezohiko bidaia egingo du. Sei eskalatzaile, bi marinel eta txakur batek osatutako taldea bildu, eta Atlantikoa belaontzi batean zeharkatuko dute hasteko. Ameriketan, autokarabana mexikar zahar batean jarraituko dute bidea gero, Yosemiteraino. Eta behin hara iritsita, talde osoak lagunduko dio Seb-i "The Dawn Wall"-eko erronka itzelean.  

Mendi Tour 2024 - Captains on El Cap Leidor Aretoa

2023, Frantzia, 54min

Zuzendaria: Brian Mathé & Morgan Monchaud

Seb Berthe-ren ametsa “The Dawn Wall” eskalatzea da, munduko biderik zailena, eta Belgikatik Estatu Batuetara, El Capitán-era, iristeko, ezohiko bidaia egingo du. Sei eskalatzaile, bi marinel eta txakur batek osatutako taldea bildu, eta Atlantikoa belaontzi batean zeharkatuko dute hasteko. Ameriketan, autokarabana mexikar zahar batean jarraituko dute bidea gero, Yosemiteraino. Eta behin hara iritsita, talde osoak lagunduko dio Seb-i "The Dawn Wall"-eko erronka itzelean.

 



19:00
21:00

Antzerki tailerra

Txontxon, Ibarra

Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.

Antzerki tailerra Txontxon

Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da.

Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira.

Tailerraren nondik-norakoak:

- Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean

- Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30.

- Otsailak 6, 20 eta 27.

- Martxoak 5, 12 eta 19.