Astelehena, martxoak 11



19:30

Mendi Tour 2024 - La Gara

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

2022, EEBB, 15min Zuzendaria: Julen Elorza Kima, La Gara, munduko mendi lasterketarik gogorrenetarikoa da. Italiako Alpeetan egiten da, eta nazioartean oso ezaguna ez den arren, nortasun handia dauka. Lasterketa ikoniko horren istorioa da hau, eta bide batez, baita Hillary Gerardi korrikalariarena ere, paisaia liluragarrietan barrena korrika eginez amets bat gauzatu nahian: Kima lasterketako emakumezkoen marka berria ezarri nahi du.

Mendi Tour 2024 - La Gara Leidor Aretoa

2022, EEBB, 15min

Zuzendaria: Julen Elorza

Kima, La Gara, munduko mendi lasterketarik gogorrenetarikoa da. Italiako Alpeetan egiten da, eta nazioartean oso ezaguna ez den arren, nortasun handia dauka. Lasterketa ikoniko horren istorioa da hau, eta bide batez, baita Hillary Gerardi korrikalariarena ere, paisaia liluragarrietan barrena korrika eginez amets bat gauzatu nahian: Kima lasterketako emakumezkoen marka berria ezarri nahi du.


19:30

Mendi Tour 2024 - Cafe Americano

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

2023, EEBB, 14min Zuzendaria: Ben Page & Joey Schusler & Thomas Woodson Aitak Italiako bidaia baten argazkia erakutsi zion gaztea zenean, eta oroitza hark inspiratuta, handik 20 urtera, Shawn Neer bidaia batean murgilduko da, Italiako kaferik onenaren, eta bide batez, mendiko bizikletarako xendarik onenen, bila.

Mendi Tour 2024 - Cafe Americano Leidor Aretoa

2023, EEBB, 14min

Zuzendaria: Ben Page & Joey Schusler & Thomas Woodson

Aitak Italiako bidaia baten argazkia erakutsi zion gaztea zenean, eta oroitza hark inspiratuta, handik 20 urtera, Shawn Neer bidaia batean murgilduko da, Italiako kaferik onenaren, eta bide batez, mendiko bizikletarako xendarik onenen, bila.


19:30

Mendi Tour 2024 - Zerbait Aldatu da

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

2023, Espainia, 10min Zuzendaria: Mikel Sarasola Pirinioak muturreko kayakean aritzeko paradisua bihurtzen dira udaberrian, desnibel handiko ibai txikiak urtzarotik urez betetzen direnean. Eta mendikateko ibai guztien artean, hegoaldeko isurialdean, bat nabarmentzen da: Ara ibaia. Ezaguna da ur gardenak dituelako eta batez ere arrapala luze eta ikusgarriak dituelako. Pirinioetako harribitxia da. Jan Larrue eta Mikel Sarasola batu egin dira ibai hori iturburutik jaisten saiatzeko. Han goian aurkituko dutenak liluratuta utziko ditu, baina jaitsierak hain atseginak ez diren sorpresak ere ekarriko dizkie. Zerbait aldatzen ari da Pirinioetan.

Mendi Tour 2024 - Zerbait Aldatu da Leidor Aretoa

2023, Espainia, 10min

Zuzendaria: Mikel Sarasola

Pirinioak muturreko kayakean aritzeko paradisua bihurtzen dira udaberrian, desnibel handiko ibai txikiak urtzarotik urez betetzen direnean. Eta mendikateko ibai guztien artean, hegoaldeko isurialdean, bat nabarmentzen da: Ara ibaia. Ezaguna da ur gardenak dituelako eta batez ere arrapala luze eta ikusgarriak dituelako. Pirinioetako harribitxia da. Jan Larrue eta Mikel Sarasola batu egin dira ibai hori iturburutik jaisten saiatzeko. Han goian aurkituko dutenak liluratuta utziko ditu, baina jaitsierak hain atseginak ez diren sorpresak ere ekarriko dizkie. Zerbait aldatzen ari da Pirinioetan.


19:30

Mendi Tour 2024 - Light Beams for Helena

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

2022, EEBB, 10min Zuzendaria: Kirk Horton Helena Bourdillon, bere mugak urratzen ari da apnearen munduan, arnasaldi bakarrarekin sakonera pentsaezinetaraino murgilduz. 20 urte lehenago jabetu zen urpekaritzan aritzeko dohain berezia zuela, bere buruaz beste egiteko zorian egon zenean. Film honetan bere bidaia depresiboaz eta osasun mentalaren inguruan eginiko lanketaz hitz egiten du, eta ur sakonen iluntasunean murgiltzeak bizitzari eta argiari buruz zer irakatsi dion erakusten du.

Mendi Tour 2024 - Light Beams for Helena Leidor Aretoa

2022, EEBB, 10min

Zuzendaria: Kirk Horton

Helena Bourdillon, bere mugak urratzen ari da apnearen munduan, arnasaldi bakarrarekin sakonera pentsaezinetaraino murgilduz. 20 urte lehenago jabetu zen urpekaritzan aritzeko dohain berezia zuela, bere buruaz beste egiteko zorian egon zenean. Film honetan bere bidaia depresiboaz eta osasun mentalaren inguruan eginiko lanketaz hitz egiten du, eta ur sakonen iluntasunean murgiltzeak bizitzari eta argiari buruz zer irakatsi dion erakusten du.


19:30

Mendi Tour 2024 - La Ligne de l´Ange

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

2023, Frantzia, 42min Zuzendaria: Bertrand Delapierre Nathan Paulin, beharbada munduan zeharkaldi gehien burutu dituen slacklinerra da. Bere pasioa 2 cm-ko zabalera duen zinta batetan ibiltzea da, pasioa lanbide bihurtzeraino, eta beti erronka berrien bila ari da. Bere linearik luzeena izan litekeena burutzeko erronkaren prestakuntzan lagun izango du kamera urtebete baino gehiagoz: 2.200 metroko zeharkaldia, Mont Saint-Michel konektatzeko.

Mendi Tour 2024 - La Ligne de l´Ange Leidor Aretoa

2023, Frantzia, 42min

Zuzendaria: Bertrand Delapierre

Nathan Paulin, beharbada munduan zeharkaldi gehien burutu dituen slacklinerra da. Bere pasioa 2 cm-ko zabalera duen zinta batetan ibiltzea da, pasioa lanbide bihurtzeraino, eta beti erronka berrien bila ari da. Bere linearik luzeena izan litekeena burutzeko erronkaren prestakuntzan lagun izango du kamera urtebete baino gehiagoz: 2.200 metroko zeharkaldia, Mont Saint-Michel konektatzeko.



19:00
21:00

Antzerki tailerra

Txontxon, Ibarra

Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.

Antzerki tailerra Txontxon

Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da.

Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira.

Tailerraren nondik-norakoak:

- Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean

- Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30.

- Otsailak 6, 20 eta 27.

- Martxoak 5, 12 eta 19.