18:00 Bingoko sari berezia Gaztainondo Elkartean.
AHOZ-AHO ahozkotasun festibalaren emanaldia antolatu da Asteasun. Otsailak 29, osteguna 18:30ean Kultur Etxean.
Cesar Palacios, Kanarietako naturaz eta gizakiaren historiaz arituko da.
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.
Erakusketa: otsailaren 26tik martxoaren 9ra Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30 / Larunbatean 11:30-14:00 Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak Gure basoak izeneko komikia egin du, Udalbiltzaren Geuretik sortuak programaren bidez. Eñaut Amasa-Villabonan bezala, beste lau komikilarik egonaldiak egin dituzte beste lau herritan, eta bost komikiak liburu batean argitaratuko ditu Udalbiltzak. Horien inguruko erakusketa egingo dugu, eta lehenengo egunean Eñaut bera etorriko da komikia erakustera eta aurkeztera.
Otsailaren 28tik martxoaren 10era herriko frontoia itxita egongo da eta grabaketa egunetan kiroldegiko aldagela eta saunak mugatuak egongo dira arratsaldeko 15:00etatik aurrera.