Mendi ibilaldi gidatua Amasako plazatik Belabietara eta hamaiketakoa Meakako gurutzean.
11:30-13:00 Elkartasun azoka, aparkaleku azpiko lokalean
“Emozio Festa!” euskarazko haur ikuskizun musikala da. Ikasleen eskolako lehen egunean oinarrituta, emozioen kudeaketaz, lagunekin elkartzeaz edota zailtasunak gainditzeaz mintzo da. Hori, dantza eta umorearekin uztartuta.
Ikuskizuna 18:30etan hasiko da eta honen aurretik, 17:00etan, txotxongilo tailerra egingo da. Tailerrak ondorengo ikuskizunekin batera egingo dira: Abenduak 16 de diciembre: Kelonia eta Itsasoa – GORAKADAUrtarrilak 13 de enero: Cu-Cú – BAMBALINAOtsailak 3 de febrero: Trapos – CORIOLISMartxoak 9 de marzo: El juego de las sillas – CAL TEATREApirilak 27 de abril: Ricdin-Ricdon – ILKA SCHÖNBEINMaiatzak 11 de mayo: Vida – JAVIER ARANDA Gomendatutako adina: Familiarra Izen-emateak: 943 650 414 / pedagogia@cittolosa.com Ikuskizunerako sarrerak: https://topic.eus/entradas/ Ikuiskizuna + tailerra: Haurren sarrera: 7 € Hauren sarrera murriztua: 5 € Helduen sarrera: 9 € Helduen sarrera murriztua: 6 €
Eguberriaren zentzua berreskuratzea helburu, kontakizunean, eguzkiak neguko solstizioan duen lekua izango da ardatz nagusia; honi loturik, usadio zaharrak gogoratuko ditugu, zeintzuk naturaren menpeko herri nekazari baten beharrei erantzuten dien. Aldi berean, garai haietan, bereziki, emakumeek egiten zituzten lanen garrantzia bistaratu nahi da. Ez da Olentzerorik egongo, baina bertan dauden elementuek, etengabe, milaka begi dituela gogoraraziko digute. Bisitak 17:30etik 20:10etara Arratsaldeko 17:30ean ekingo zaie ibilaldiei eta gehienez 10 pertsonaz osatutako taldeak sartuko dira 20 minuturo, azkeneko hitzordua 20:10etan izanik. Bertan parte hartzeko izena eman nahi duenak, beraz, azaroaren 24an arratsaldez eta 25ean goiz eta arratsaldez izango du horretarako aukera, aurrez aurre, Tolosako Antxon Bandres bidaiarien txokoan (haur liburutegiaren azpialdean) eta azaroaren 30etik aurrera online www.zumardia.eus web orrian. Aurrez aurreko izen-ematearen ordutegia ondokoa izango da:Azaroaren 24an: 16:00etatik 20:00etara Azaroaren 25ean: 11:00etatik 13:00etara / 16:00etatik 19:00etara Azaroaren 30etik aurrera, online: www.zumardia.eus Sarreren dirua Amillubi proiektuko nekazariei Sarrerari dagokionez, 2 urtetik gorakoentzat 5 euroko kostua izango du. Sarrera bidez lortzen den diruarekin, batetik, Olentzaroren Basoa ekimena egonkortu nahi da, eta bestetik, irabazi asmorik gabeko erakunde batentzat ekarpen ekonomikoa ziurtatu. Pertsona bakoitzak, aurrez aurreko egunetan, gehienez 10 pertsonentzat hartu ahal izango ditu sarrerak eta eskudirutan ordaindu beharko da. Ez da txartelarekin ordaintzeko aukerarik egongo.
Bisitari kopurua mugatua izango da, izena eman dutenen artean.
Kelonia eta itsasoa abesti itxurako istorio bat da, adiskidetasunaz eta biziraupenaz hitz egiten duena, batzuei mesede egiten dienak, besteei kalte egin diezaiekeen mundu batean leku propio bat bilatzeari buruzko kontakizuna da, eta alderantziz. Dortoka txikia ilargirik gabeko gau batean jaiotzen da hondartzan. Bere senak esaten dio izarren islari jarraitu behar diola uretan itsasoraino iristeko, baina, hiriko argiek nahasturik, dortoka txikia, jakin gabe, mundu zeharo ezberdin batean barneratzen da. Istorio samur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez lotua. Aholkatutako adina: 4 urtetik aurreraHizkuntza: euskaraIraupena: 55’
Xabier Zeberio biolin jotzaile tolosarrak, Aitor Etxeberria produktorearekin elkarlanean azken urtean zehar mimo handiarekin landutako disko eta proiektu berria.
20:00 ume eta gaztetxoentzat 8euro. 21:00 gazte eta helduentzat 14 eta 22 euro. Ortordua: Taloa, hirugiharra, txorizoa, txokolatea eta gaztainak. Tokia: Elordi elkartean.
Gipuzkoako Organo Zikloaren barnean Xabi Urtasunek eskainiko du kontzertua.