2023/12/16 11:00

12 orduz kirolean

12 orduz kirolean
Zizurkil

Goizeko 11:00etan, Herri Kirolak eta Jolasak izango dira ZEK elkartearen eskutik, Intxaur frontoian.

11:00etatik 13:00etara bitartean, EMAKUMEEI ZUZENDURIKO BIZIKLETAN IBILTZEKO IKASTEKO TAILERRA izango da Joxe Arregi plazan eta bidegorrian.

Arratsaldean, volleyari egingo diogu tartea. 17:00etan, Neskide taldearekin volleyan entrenatzeko aukera izango da, Otaño eskolako kantxan.

18:00etan, Neskide taldeko infantilen partida jokatuko da, Otañon bertan.

Jarraian, 18:45ean, janari ekuadortarraren dastaketa izango da Otañon, eta, ondoren, 19:15ean, ecuavolley erakustaldia.

Eta, amaitzeko, 22:00etan, Haurren Gau Krosa eta 22:30ean, XXVI. Gau Krosa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA