17:00etan ipuin kontaketa liburutegian: ‘Abentura zirraragarria’. Perli eta Koxkolo. 18:00etan irakurle taldea liburutegian: ‘Azpimarrak’. Nerea Balda.
Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istoriak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatuta. Erakusketa abenduaren 15era bitartean ikusgai astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean eta larunbatetan 11:30-14:00 bitartean.
18:00 Irakurle kluba Yoseba Peñaren "Hariak" eleberria landuz, udal liburutegian.
Abenduaren 14an izango da saioa, 18:30ean Tolosako udaletxeko pleno aretoan
Egun bateko tartaleta tailerra antolatu dute Ibarrako Sendi Ekintza elkartean. Aukeran bi egun jarri dituzte: abenduak 14 edo 21. Parte hartzeko interesa dutenek, egunean bertan 5 euro ordaindu beharko dituzte. Izen-ematea WhatsApp bidez egin behar da, 613 681 332 zenbakira idatziz.
19:00etan Batzarremuñon. Hizlaria: Haritz Azurmendi.
Gurea zinearen 75. urteurrena dela eta bertako oroitzapenak eta istoriak bildu dira, elkarrziketak egin eta bideoan jasoz. Ekitaldi honetan testigantzak eman dituzten protagonista batzuren bideoak eskainiko dira.
9:00-16:00 Bigarren eskuko elkartasun azokarako material bilketa eskolan