Tolosako Udalak eta inauterizaleek 2026ko festen balorazio irekia egin dute. Andu Martinez de Rituerto alkateak azpimarratu duenez, festak ondo joan dira eta ez da ezbehar larririk izan, eguraldi txarrak eragin zuzena izan duen arren. Parte-hartze handia eta garbiketako lantaldearen (45 pertsona) esfortzua txalotu ditu Udalak, baina hurrengo urtera begira "hausnarketa sakona" eskatzen duten gaiak mahai gainean jarri dira.
The Herrikides taldeak, emanaldi berezia eskaini du, pasa den igandean Tolosako Leidor aretoan. Bertan, Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak ere izan dira eta baita Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolako ikasleak ere.
Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Eduardo Mocoroa Musika Eskolak eta The Herrikide´s taldeak parte hartu dute Piñata Eguneko kontzertuan. Emanaldia osorik, bihar 22:00etan emitituko dugu 28 Kanalean.
Suzko zezenak ibili dira Plaza zaharretik Piñata igande iluntzean.
Pasa dira inauteriak baina piñata igandearen bezperan, aurreko asteburuan pendiente geratutako haur danborradak aurrera egin du.
Zaldunita bezperan bertan behera geratu zen Haur Danborrada larunbatean aterako da kalera. Geltoki kaletik aterako dira lauetan. Trianguloa plazara iristean geldialdi berezia egingo dute lau abesti jotzeko, eta Rondilla kalean barrena joango dira Gorriti plazan amaitu arte.
Eguraldia, ekitaldiak bertan behera geratzea eta beste zenbait gaiei buruz hitz egin digute inauterizaleek.
Inauterietako doinuak eskaintzeaz gain, Miguel Angel Moreno Tolosako Udal Musika Eskolako ikasleen bandako zuzendari ohia omendu dute.
Inauterietako azken eguna gogotsu hasi dute tolosarrek, zezen plazan irudi ikusgarriak utzi ditu beste behin Pattar Zezenak.
Broadway-eko musikalak plazaratu dituzte Ttettek Aisialdi Taldeko kideek.
Ibartarrek udalekuetan egiten duten Otso Jokuko pertsonaiak karakterizatu dituzte.