Zoragarri bezain izugarri dirudi Nerea Pérez de las Heras-ek bizitakoa 2023ko udan. Espainiar gehienok hauteskunde orokorren emaitzen zain geunden bitartean, gure etorkizunaren aldeko apustua eginez, idazle, komunikatzaile eta umorista bere bizitzaren aldeko hautua egiten zebilen. Horrelaxe, gordin.
Ur nahasietatik irtetea lortu zuela Nereak, nahiz eta ez oso sendo. Olatuak gorritzen ikusi bezain pronto, pilotu automatikoari eman eta superbibentzia jokoan murgildu zen, hurrengo pantailara iristeko asmoz; ospitalea. Ebakuntza gogorren ondoren, bizirik nahiz eta zango bat gabe, bizitzaren "zankadila" beharbada.
Baina hara non, bizirik ateratzeaz haratago, egunerokotasun berriaren gordintasunetik salbatu behar izan zaio Nereari. Madrideko hiriak dituen oztopoak ekiditen ikasi behar izan du gurpildun aulkian, guk 10 minututan egin ditzakegun ibilbideak 50 minututan eginik. Baina trabak ez dira soilik arkitektonikoak izaten, burokratikoak ere badira, askotan buruhauste handiagoak eraginez. Eta hara non, hemen azaldu zitzaion bere salbamendu jaketako bat, Ines Hernand; lankide eta laguna. Nerearen hitzetan, “gestioak egitera etorri zen Ines, hori baita bere gaitasun handienetako bat". Horrela, bajaren tramiteak egin zizkion, eta zergatik ez, hainbat konbertsazio eta komentario deseroso ekidin.
Bere kemen eta adoreak atera zuen Nerea Menorkako ur nahasietatik, baina egunero igerian jarraitzen du bere lagun sareei esker. Hauen besarkada amaiezinek salbamendu- jaka zaizkio, gorputza inguratuz eta tinko eutsiz ito ez dadin. Izanik, pasarte hau ez da beste adibide bat baino, ez dezagun ahaztu maitasun istorio politenak lagunartekoak izan daitezkeela.
Baina era berean, lagunarteko istorioek ere badute beraien gazi-gozoa, itolarri sentsazioa eraginez. Nor ez da bihotz minduta egon lagunarteko liskar baten ondoren, eta zer esanik ez, erlazioa erabat amaitzen denean? Argi hitz egiten al dugu honi buruz? Sare hauen haustura, sarritan, guztietan zailena izaten da, salbamendu-jaka zenari harria jarriaz gainean eta itsasoan ondoratuz.
Horrexegatik, ezinbestekoa da lagun sare hauei buruz hitz egitea, beraien igoera eta jaitsiera guztiekin, elkarrenganako ardura azpimarratuz, fisikoa eta mentala. Izan ere, aurretiaz esan nizuenez, "arduragabe emozionalen” aurkakotasuna aldarrikatuko dut beti, baita lagunen artean ere; "denboraren jostun" izatea goraipatzen dut, lagunen arteko kalitatezko momentuak josteko; "zinefilo" bilakatzea ere gomendatzen dut, une hauek zinean bezala disfrutatzeko eta "paramnesiak" ekiditea aholkatzen dut, lagunarteko momentu oro kontzientziaz bizitzeko. Zaila dirudi, baina dedikazio kontua besterik ez da.
Hortaz, honakoa adio izan behar badu, azken hitzak nire salbamendu-jaka guztiei. Eskerrik handiena zuei, eta izan ez nauzuenoi, barkamenik zinena.