Hirugarren adineko herritarrek ikasturte honetan ere izango dute eurei zuzenduriko gimnasia saioak egiteko aukera. Astearteetan izango dira kultur etxean 11:00etatik 12:00etara eta lehen saioa irailaren 23an izango da. Interesatuek irailaren 1etik 12ra eman ahal izango dute izena udaleko gizarte zerbitzuen bulegoan, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00era.
Argilunak diziplina arteko ikuskizun bat da, dolu prozesu batetik abiatu dena eta Garazi Egiguren Urkolak sortu eta zuzendutakoa. Galera batek eragindako krisi existentzialaren terapia izaten hasi eta eraikitako bizitza eredua kuestionatzeko adierazpen bidea bilakatu da. Alabaina, bizipen pertsonala den hau unibertsalizatzeko ariketa ere bada.
Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 1etik 12ra bitartean eta gizarte zerbitzuen bulegoan eman behar da.
2025-2026 ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri).
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00. Ostiralean: 10:00-14:00 eta 18:30-20:30. Igandean: 11:30-13:30.
41 eskultura, 25 obra Berastegiko udaletxeko ganbaran eta gainontzekoak Azkarate eta Bedaio arteko Zarateko lepoan. Artea eta natura batzen ditu. Berastegiko ordutegia: Astelehenetik ostegunera. 10:00-14:00. Ostiraletan. 10:00-14:00 eta 18:30-20:30. Igandetan. 11:30-13:30.
Irailak 12, ostirala 17:00. Kalejira erraldoiekin eta buruhandiekin eta GIROARTE dultzaina taldearekin Larraitz auzotik abiatuta. 18:30. Helduen esku pilota txapelketako finala. Arandia Murua / Altuna V-Venegas. 19:30. Patata tortilla lehiaketa. 20:30erako jasoko dira tortilak. 20:30-01:00. Enaitz eta Erkizi trikitilariak. Tartean, zahagiardoa. 01:00. DJ Naza.
Irailak 11, osteguna, 21:00etan Elorri pilotalekuan: -Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Tolosa. Irailak 12, ostirala, 18:30ean Elorri pilotalekuan: -Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Kuku. -Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Intza. -Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre 2-Intxurre 1. -Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Beotibar. Irailak 12, ostirala, 18:30ean Astigarragan: -Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Mundarro-Intxurre. Irailak 12, ostirala, 19:00etan Zumarragan: -Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Beloki-Intxurre. Irailak 12, ostirala, 19:00etan Zegaman: -Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila: Tartaloetxe-Intxurre. Irailak 12, ostirala, 20:00etan Tolosan: -Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien lehen maila: Beotibar-Intxurre. Irailak 13, larunbata 10:00etan Billabonan: -Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Behar Zana-Intxurre.