Promesa mailan: Perurena - Olasagasti Elite mailan: Aizpuru - Urbieta
Alegiako Festetako Pilota Txapelketak baditu finalistak. Iragan ostiralean azken finalerdiak jokatu ziren eta lau t’erdian Madina sailkatu zen finalera Gorostidiri 22 eta 10 irabazita. Binaka berriz, Sarasibarrek eta Landak jokatuko dute finala, Gorositidiri eta Arbizuri 22 eta 14 irabazita. Horrenbestean, hauek izango dira uztailaren 19an, larunbata, 22:30ean Elorri pilotalekuan hasiko den jaialdian jokatuko diren finalak: Lau t’erdian: Oiarbide-Madina. Binaka: Azketa-Iturrioz / Sarasibar-Landa.
Aurten ere erasoen aurkako protokoloa martxan izango da jaietan. Txoznagunea izango da puntu morearen kokagunea eta norbaitek arazoren bat balu, 606 797 135 telefonora deitu dezake eta ordubeteko tartean puntu moreko arduradun batek etxera lagunduko dio.
Tikeak salgai daude abuztuaren 18ra arte, Danon Txokoan eta Zubiaurren, 10 euroren truke. 2011-2016 bitarean jaio direnentzat.