Autodefentsa feminista. Indarkeria matxistei aurre egiteko estrategia ezberdinak landuko dira. Emagin Elkartea: emakumeentzat, prezioa: 3€, euskaraz, 20 lagun.
Apirilaren 12an, larunbatez egingo da duatloiaren laugarren edizioa, bertan kirolari herrikoiek zein federatuek izango dute parte hartzeko aukera. Martxoaren 16a baino lehen apuntatzen diren federatuek 25 euro ordaindu beharko dituzte, federatugabeek 35. Martxoaren 16tik apirilaren 6ra bitartean izena emanez gero, 30 eta 40 eurora igotzen da hurrenez-hurren kostu hori. Lotura honetan dago izena emateko aukera.
Laura Penagos. Sarrera 3 €
Hizkuntza-estresa gutxiagotzea eta euskaraz erosoago bizitzeko erremintak ematea dira ikastaroaren helburuak. Martxoaren 25etik ekainaren 10era izango da, eta izena emateko epea gaur zabaldu da. Atxikita doakizue bai prentsa oharra, baita kartela ere. Galtzaundiren webgunean duzue ere albistea.
Pablo Zulaica kazetari eta bidaia kronika ugariren egileak, trenaren bidez egin dituen kulturen, paisaien eta bizimodu berrien inguruko aurkikuntzak aztertuko ditu. Mexiko Hirian bizi da, eta El País edo National Geographic Traveler bezalako hedabideetan lan egindakoa da, bidaia eta jasangarritasunaren arteko lotura arakatuz.