Martxoaren 31n Gure Etxea elkartean izango da, 18:30ean hasita. Ikastaroa Arzak jatetxean ari den Lander Cornago sukaldari alegiarrak eta Altzoko jatetxeko sukaldari den Jokin Zabalak eskainiko dute Izena emateko epea urtarrilaren 13tik 17ra egongo da zabalik formulario bidez. Prezioa: 60€.
Hizkuntza-estresa gutxiagotzea eta euskaraz erosoago bizitzeko erremintak ematea dira ikastaroaren helburuak. Martxoaren 25etik ekainaren 10era izango da, eta izena emateko epea gaur zabaldu da. Atxikita doakizue bai prentsa oharra, baita kartela ere. Galtzaundiren webgunean duzue ere albistea.
Pablo Zulaica kazetari eta bidaia kronika ugariren egileak, trenaren bidez egin dituen kulturen, paisaien eta bizimodu berrien inguruko aurkikuntzak aztertuko ditu. Mexiko Hirian bizi da, eta El País edo National Geographic Traveler bezalako hedabideetan lan egindakoa da, bidaia eta jasangarritasunaren arteko lotura arakatuz.