Gaztainondo elkarteak antolatutako irteera: Reale Arena estadioan bisita gidatua eta bazkaria Aginaga sagardotegian.
Alegiako irakurle taldeak 2025eko lehen saioa egingo du martxoaren 13an, osteguna. Katixa Agirreren ‘Berriz zentauro’ eleberria aztertuko dute 18:00etatik aurrera liburutegian, Nora Urbizu Arozenak gidatuko duen saioan.
Hizkuntza-estresa gutxiagotzea eta euskaraz erosoago bizitzeko erremintak ematea dira ikastaroaren helburuak. Martxoaren 25etik ekainaren 10era izango da, eta izena emateko epea gaur zabaldu da. Atxikita doakizue bai prentsa oharra, baita kartela ere. Galtzaundiren webgunean duzue ere albistea.