13:00 Poteoa trikitilariek lagunduta 14:10 Lehengo eta oraingo bazkideen argazkia herriko plazan 14:15 Bazkaria Erabilera Anitzeko gelan, Euskal Parrillaren eskutik 18:00 KOMERIK erromeri taldea Urepele Elkartean Jarraian, luntxa 22:00 DJ OATTOLO 6:00 Gaupaseroen argazkia eta gosaria Urepele Elkartean
Bertsolariak: Oihana Iguaran Barandiaran Alaia Martin Etxebeste Maialen Akizu Bidegain Gai-jartzailea: Aimar Karrika Iribarren Musikariak: Garikoitz Otamendi Arrieta Isaak Arruti Aranburu
16:00 abenduaren 31n San Silbestre krosa egingo da plazatik abiatuta. Maila ezberdinetako lasterketak egingo dira eta LH1 eta LH6 bitarteko haurrek formulario bidez eman behar dute izena. Lotura honetan aurkituko duzue formularioa eta abenduaren 30a izango da azken eguna. Helduek kultur etxean eman behar dute izena eta abenduaren 23a izango da azken eguna.
Alegiako liburutegia itxita egongo da hainbat egunez gabonetako oporrak direla eta. Abenduaren 23an ohiko ordutegian egongo da zabalik eta ondoren, hilaren 24tik urtarrilaren 2ra, biak barne, itxita egongo da. Urtarrilaren 3an zabalduko ditu berriz ere ateak.