Antolatzailea: Ana Yurd elkartea Hilabeteko 1.go larunbatean Berdura plazan eta 3. larunbatean Zerkausian. Postu bat eskatu edo informaziorako: 622412266 / ixitin@gmail.com
16:00 abenduaren 31n San Silbestre krosa egingo da plazatik abiatuta. Maila ezberdinetako lasterketak egingo dira eta LH1 eta LH6 bitarteko haurrek formulario bidez eman behar dute izena. Lotura honetan aurkituko duzue formularioa eta abenduaren 30a izango da azken eguna. Helduek kultur etxean eman behar dute izena eta abenduaren 23a izango da azken eguna.
Abenduaren 24ean egingo den Olentzero eta Mari Domingiren etorreran eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatan antortxarekin atera nahi duten LH4tik gorako haurrek zabalik dute izena emateko aukera. Lotura honetan aurkituko duzuen formulario bidez eman behar da izena eta ekintzetako batean edo bietan parte hartu nahi den zehaztu.