08:00 Gosaria eta San Ferminetako entzierroaren proiekzioa. 10:00 Haurrentzako futbol txapelketa. 11:00 Artisau azoka eta eskulan erakusketa. 12:00 "Zirko Gala" kale antzerkia. 13:00 INTUJAI-rekin poteoa auzoan. 14:30 Auzo bazkaria eta karta-jokoen sari banaketa. 16:00 Perurekin dantzaldia. 18:30 Toka txapelketa. 20:00 Sardina-jana. 22:00 Su artifizialak eta sardinaren hileta.
Alegiako jaietan hamaiketakora joan nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera uztailaren 7ra arte. Interesatuek formulario honen bidez edo kultur etxean eman dezakete izena, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.
Amezketako Udalak, aurten ere nerabeentzako UDAKO ESKAINTZA antolatzea erabaki du. Izena emateko epea EKAINAREN 14-era arte izango da. Informazio gehiago: 688 711 675. Izena eman ahal izateko.
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.