Festetan egingo den ‘Alegitalent’ lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik egongo da uztailaren 4ra bitartean. Izena ematerakoan ondoko datuak zehaztu beharko dira: -Partaide kopurua. -Emanaldi mota (musika, dantza, magia, akrobaziak…). -Behar teknikoak (musika, mikrofonoak…). Entseguak egiteko kultur etxeko gela bat egokituko da. Astelehenetik ostiralera erabili ahal izango da 17:00etatik 20:00etara.
Erakusketa Hiru tabernan ikusgai egongo da, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12:00etatik aurrera.
Amezketako Udalak, aurten ere nerabeentzako UDAKO ESKAINTZA antolatzea erabaki du. Izena emateko epea EKAINAREN 14-era arte izango da. Informazio gehiago: 688 711 675. Izena eman ahal izateko.
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.