Astelehena, otsailak 5



17:30

Doako hitzaldia: seme-alaben autoestimua elikatzen

Kultur etxeko areto nagusia, Ibarra | Hitzaldiak

Ibarrako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin batera antolatutako “Treba Gurasoak” egitasmoaren baitan, datorren otsailaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 17:30etan, Nerea Mendizabalek “Seme-alaben autoestimua elikatzen” hitzaldia eskainiko du Ibarran. Hitzaldia Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian izango da. Doakoa da, baina joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik. Presentzialki, Gaztezulon eta kultur etxean, edota telefono bidez 943 67 03 99 zenbakira deituta edo Whatsapp mezu bat bidalita 688 810 300 zenbakira. Zer da “Treba Gurasoak”: TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu. Gurasoei laguntza hori emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu zuen. Aurreko ikasturtean programa honen bigarren edizioa egin zen: gurasoei beren seme-alaben heziketa-prozesuan laguntzeko 103 hitzaldi eta tailer antolatu ziren Gipuzkoako 48 udalerritan. Hezkuntza-jarduera horiek elkarlanean garatu zituzten Gipuzkoako Foru Aldundiak, udaletako haur, nerabe eta gazteen sailek, guraso-elkarteek, ikastetxeek eta beste hainbat eragilek. Guztira, 2.493 gurasok hartu zuten parte, eta beren batez besteko balorazioa oso ona izan zen, 9,20koa hain zuzen ere. Aurtengo ikasturtean, 2023-2024 ikasturtean alegia, hirugarren edizioa egingo da. Nerea Mendizabal komunikazio ez bortitzeko trebatzailea, psikopedagogoa, Gizarte Hezkuntzan diplomatua eta haur-masajeko hezitzailea da. Bestetik, ZUTANI jolasa eta “Elkarrekin hazi” eta “Jirafa Hizkuntza” liburuen sortzaile eta egilea da ere: KEBeko bizipen-prozesuan oinarritutako materiala da, eta bere xedea da lotura emozionala lantzea, gatazken ebazpena erraztuz.

Doako hitzaldia: seme-alaben autoestimua elikatzen Kultur etxeko areto nagusia

Ibarrako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin batera antolatutako “Treba Gurasoak” egitasmoaren baitan, datorren otsailaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 17:30etan, Nerea Mendizabalek “Seme-alaben autoestimua elikatzen” hitzaldia eskainiko du Ibarran.

Hitzaldia Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian izango da. Doakoa da, baina joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik. Presentzialki, Gaztezulon eta kultur etxean, edota telefono bidez 943 67 03 99 zenbakira deituta edo Whatsapp mezu bat bidalita 688 810 300 zenbakira.

Zer da “Treba Gurasoak”:

TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu.

Gurasoei laguntza hori emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu zuen. Aurreko ikasturtean programa honen bigarren edizioa egin zen: gurasoei beren seme-alaben heziketa-prozesuan laguntzeko 103 hitzaldi eta tailer antolatu ziren Gipuzkoako 48 udalerritan. Hezkuntza-jarduera horiek elkarlanean garatu zituzten Gipuzkoako Foru Aldundiak, udaletako haur, nerabe eta gazteen sailek, guraso-elkarteek, ikastetxeek eta beste hainbat eragilek. Guztira, 2.493 gurasok hartu zuten parte, eta beren batez besteko balorazioa oso ona izan zen, 9,20koa hain zuzen ere.

Aurtengo ikasturtean, 2023-2024 ikasturtean alegia, hirugarren edizioa egingo da.

Nerea Mendizabal komunikazio ez bortitzeko trebatzailea, psikopedagogoa, Gizarte Hezkuntzan diplomatua eta haur-masajeko hezitzailea da.

Bestetik, ZUTANI jolasa eta “Elkarrekin hazi” eta “Jirafa Hizkuntza” liburuen sortzaile eta egilea da ere: KEBeko bizipen-prozesuan oinarritutako materiala da, eta bere xedea da lotura emozionala lantzea, gatazken ebazpena erraztuz.


19:00

La zona de interés

Leidor Aretoa, Tolosa | zinema

106 min. 

La zona de interés Leidor Aretoa

106 min. 



19:00
21:00

Antzerki tailerra

Txontxon, Ibarra

Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.

Antzerki tailerra Txontxon

Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da.

Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira.

Tailerraren nondik-norakoak:

- Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean

- Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30.

- Otsailak 6, 20 eta 27.

- Martxoak 5, 12 eta 19.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»