Miriam Mendoza ipuin kontalariak eskainitako saioak. izen-ematea beharrezkoa: udala.tolosa.eus/liburutegia/ipuin-txokoa
19:00 Kultur etxean "Euskaldunen jatorria, historia eta irria" bakarrizketa eskainiko du Txikik. Edukiera mugatua izango du eta gonbidapenak kultur etxean daude eskuragarri.
Inagurazioa eta musika emanaldia: Ane Urbizu akordeoijolearekin eta Itziar Vargas biolinjolearekin
Olatz eta Iñaki Salvadorren kontzertua.
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.