Azokatik mahaira

Azokatik Mahaira - Deba

Oinatz Martinez Iturrioz 2024ko urt. 10a, 22:00

Deba Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdeko handiena, lurraldez. Udalerriak osotasunean 51,54 km² ditu eta 5.400 biztanle inguru.

Itsasertzean kokatzen da eta izena herriari Deba ibaitik datorkio, bertan itsasoratzen baita. Udalerriak Debako hiriguneaz gain, hainbat auzo ditu, nagusiena Itziar da. Debaren natura ondarerik preziatuena itsasertza da. Han daude, izan ere, Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea eta bost hondartza. 2010az geroztik, Mutriku, Deba eta Zumaia herriek osatzen duten lurraldea Euskal Kostaldeko Geoparkea da, eta 2015az geroztik, Unesco-ren Munduko Geoparkea.

Kale Estalia eta merkatua den eraikinean egiten da azoka. Oinplano erregularra du eta Eusko Jaurlaritzako kultura kontseilaritzak 1995ean Ondare Kultural izendatu zuen monumentu kategoria emanez. 1905ean Manuel Echave Zalacainek egin zuen proiektua. Aipatzekoak dira zutabeetako apaingarriak eta erdi aldeko gorputzaren dekorazioan Debako armarria dagoela. Azoka egunero egoten da zabalik baina baserritarren postuak asteazken eta larunbatetan egoten dira udaberritik udazkenera.

Erlazionatuak

Azokatik mahaira - Bergara

Oinatz Martinez Iturrioz 2023 abe 27 Tolosaldea

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA