Azokatik mahaira

Azokatik mahaira - Bergara

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko abe. 27a, 22:00

Bergara Gipuzkoako mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa eta 14.725 biztanle ditu. Deba ibaiak zeharkatzen du alderik alde eta historikoki Debagoieneko hiriburutzat hartu izan da, hainbat bideren lotunean kokatuta baitago. Honi esker, herri aberats eta handia izan da. XIX. eta XX. mendeetan industria sendoa eratu zen Bergaran eta gaur egun oihalgintza eta metalurgia industria ugari dago.

Gaur egungo azoka 1991. urtean jarri zen martxan baina aurrez, herriko plazan zegoen eraikin batean kokatua zegoen. Larunbatetan egiten da asteroko azoka, baina asteazken arratsaldetan saskien banaketari lotuta baserritarrak ere postuak jartzen dituzte. 9 postuz osatuta dago eta hamaika produktu desberdin eskuratu daitezke bertan.

Erlazionatuak

Azokatik Mahaira - Errenteria

Oinatz Martinez Iturrioz 2023 abe 20 Tolosaldea

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA