1871n sortu zen, harresiak eraitsi ondoren. 1870ean hasi ziren merkatua eraikitzen, "U" itxurako oinplanoa, hegoalderantz irekita zuen iturridun patioarekin. Azoka honetan mota honetako ekoizpenak aurki daitezke: barazkiak, frutak, loreak, baratzako landareak, lekaleak eta gaztak batipat. Azoka egunero egiten da, astelehenetik larunbatera goizeko 08:00etatik 14:00etara.