Tolosako Inauteriak

Ostegun Gizeneko txupinazoa zuzenean

Oinatz Martinez Iturrioz 2026ko otsailaren 9a

Ostegun Gizeneko txupinazoa zuzenean jarraitu nahi al duzu?

Otsailaren 9a da eta atzera kontaketan sartu gara. Urduritasunak pil-pilean dira tolosarren gorputzetan. Hurrengo zita garrantzitsua Ostegun Gizenean izango da.

Goizeko 11:15etik aurrera Inauterien txupinazoa zuzen-zuzenean bizitzeko aukera izango da Tolosako Udalak, Tolosaldeko Atariak eta 28 Kanalak elkarlanean egingo duten saio berezian. Bertan Plaza Zaharreko giroaz gain, elkarrizketak, bideo bereziak, festa lehertzen den momentua… eta tolosarrek Ostegun Gizena modu desberdinetan nola bizi duten ikusteko aukera izango da.

Hasi gurekin Tolosako Inauteriak!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA